XX. mendeko Euskararen Corpus estatistikoa

Testuingurua

b) Itunepeko ikastegiek Irailaren 8ko 293/1987 Dekretoa eta erabilgarri dituzten gainerako arauak betetzen dituztenaren Ikuskaketa, bereziki, herri-diruen zertarakoari, ikaste-sariak jasotzeari eta Eskola-Batzordeak benetan eratze eta agitz ihardutzeari dagozkienetan, dirubide-ekonomiazko zaingoaren alorrean Herriogasun eta Dirubide-Sailak dituen ahalmenen kaltetan gabe.

Bederatzigarren Atala.- Hezkuntza-Arduralaritzako Artezkariak, Hezkuntza-Arduralaritzako Sailburuordeak utzi diezazkionez gainera, honako egiteko hauek izango ditu: a) Bere Artezkaritzako ihardutze-sail guztien egitarauketa, suztapen, artezte eta zaingoa, ekonomia-eraginik izan dezaten Sailaren diru-sarreren eta xahupenen diruegitamuaren eraentza-gaietan; ekonomia-kontaduritzazko jarraipena. Sailaren Tegi eta idazguen goste-azterpena; Sailaren Arduralaritza-Atalen egitura eta ihardutze-modua arrazoibideratzea; Jaurlaritzaren Ekonomia-Batzordean aztertu beharreko gaiak bideratzea; Herriogasun eta Dirubide-Sailak artekaritza-zaingoari buruz, bere agintepekoa denez, ematen dituen arau eta artezpideak betetzearen jarraipena; Sailaren eta menpeko erakundeen erakuntza-egitamuak eraendu, antolakidetu eta garatzea.

b) Jazarpenak ebaztea, araupide erabilgarrian horrela ohartematen direnetan.

c) Lege-arauek berariz eman edo Jaurlaritzaren artezkaritza guztiei aitortuta egoteagatik artezkari guztienak izan daitezenak.

Hamargarren Atala.- Hezkuntza-Arduralaritzako Artezkaritzak honako Arduralaritza-Atal hauek izango ditu: - Diruegitamuak eta Ekonomia-Zaingoa.

- Barne-Erakuntza eta Eraentza. - Gosteak eta Dirubideak.

Hamaikagarren Atala.- Baliabide-Artezkariak, Hezkuntza-Arduralaritzako Sailburuordeak utzi diezazkionez gainera, honako egiteko hauek izango ditu: a) Hezkuntza-sistema behar bezala garatzeko azpiegitura-horniduren eraentza; Sailaren agintepideen barruan, etxeen eraikintza, haundiagotze eta hobekuntzari datxezkien akurapenak eta gainerako ihardupideak bideratzea eta egiteratzea, eta bai etxe horien horniketa ere; aukera-berdintasuna bermatzera jo dezaten ezein moetako laguntzak aztertu eta horien eraentza egitea.

b) Jazarpenak ebaztea, araupide erabilgarrian horrela ohartematen direnetan.

c) Lege-arauek berariz eman edo Jaurlaritzaren artezkaritza guztiei aitortuta egoteagatik artezkari guztienak izan daitezenak.

Hamabigarren Atala.- Baliabide-Artezkaritzak honako Arduralaritza-Atal hauek izango ditu: - Eraikintzak. - Hornidurak. - Aukera-Berdintasunerako Babesgoa.